Bost urte bisitan joateko baimenaren zain egon ostean, Logroñoko kartzelan izan da Fermin Muguruza abeslaria, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari bisita egiten. Muguruzak irteeran azaldu duenez, "lagun gisa" egin dio bisita, baina politika ere izan dute hizketagai; esaterako, Kataluniako prozesu subiranista eta Euskal Herriko egoera politikoa.
Centro Penitenciario de Logroño / Free Otegi and all political prisoners! http://t.co/DZcpjNCz8J
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) February 22, 2015
"Ilusioa" nabaritu dio Muguruzak Otegiri, eta hark eskatu dio plazara dezala gaur egun ere "independentista eta ezkertiarra" dela. Otegi preso egotea salatu du Muguruzak, eta gaineratu egungo espetxe politika "zigorrean" oinarritzen dela "justizian" oinarritu beharrean.
2009ko urrian atxilotu zuten Otegi, Bateragune auziari lotuta. Sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.