"Espainiak Estatu anitza" izatea erabakitzen ez badu luzera ez dela estatu izango uste du Imazek. Orain Estatuaren ikusmolde "jakobino, uniformista eta zentralista" dagoela dio, eta "Espainia ez den beste naziorik ez dagoela" esaten bada nazio izaera dutela uste dutenak "aukerarik gabe" geratzen direla dio.
Horregatik, Espainiak nazio anitzeko izaera onartuko balu EAJ Estatuko parte izateko prest egongo litzatekeela azaldu du Imazek, beti ere, herritarrek hala erabakiko balute.
Politika
Imaz: "EAJ prest dago Estatuan inplikatzeko"
EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazek esan duenez "EAJren etorkizuneko apustua integrazioaren, elkarbizitzaren eta hainbat nazio daudela errespetatzea" da. EAJ "Estatuan inplikatzeko prest" dagoela azaldu du, "elkar errespetatuz eta herritarren borondatea errespetatuz". Imazen ustetan "Espainiako Estatuak nazio askoko izaera onartzen ez badu desagertu egingo da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu