Akordioan ezker abertzalea egotea garrantzizkoa irudi bazaio ere, bere iritzian Batasunak jakin egin behar du ezin dela beraiekin akordiorik lortu "lehen eskubidearen urraketaren aurrean jarrera garbi bat erakusten ez badute".
Era berean, HZren zerrenda baliogabetzea salatu du, eta Espainiako Auitegi Konstituzionalak hartutako erabakia "demokraziaren pluraltasunaren murrizketa" dela esan du. Gainera, ez duela egoera politikoa konpontzen laguntzen iritzi dio, alderantziz, okertu egin dezakeen susmoa du. Datozen hauteskundeetan ezker abertzaleak aurkezteko modua izatea nahi duela azpimarratu du
Politika
Imaz: "Euskal sukaldaritzak behar duen legamia ETA desagertzea da"
EAJko lehendakari Josu Jon Imazen ustetan, euskal sukaldaritzako platerak behar duen legamia ETA desartzea da, ETBn egin dioten elkarrizketan esan duenez. Bere iritzian, horrela posible izango litzateke "akordio politikoak" lortzea, eta gainera "prozesu asko" jarriko lituzke abian. Akordio "zabalak" aurkitzeko beharra adierazi du EAJko buruzagiak, eta akordio horietan ezker abertzaleak ere lekua izan behar duela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu