PPko buru Mariano Raxoik, EAEn "EAJri alternatiba egiteko" akordioa eskaini zion atzo PSOEri. Erraztiren ustez, "PP bakarrik sentitzen da uneotan, eta PSOEk traizioa egin diola uste du. Gauzak mugitzen ari dira, eta diskurtsoak ere. Hala ere, PPk betiko diskurtsoari eusten dio, hemen ezer pasako ez balitz bezala".
Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bildu ostean Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegirekin bilduko zela esan zuen Ibarretxek, eta amaitzeko, Zapaterorekin batzartuko zela maiatzen 5ean. Bilerek orain arte eman dutenaren arabera, Ibarretxek aurreko legegintzaldiko hirukoaren alde egingo duela dirudi.
Hiruko horrekin gobernatzeko ez dauka, ordea behar duen hadineko gehiengorik Ibarretxek, eta unean uneko babesa bilatzen ere saiatuko dela iragarri du. Ez da ordea gauza segurua Ibarretxe Jaurlaritza berriko lehendakaria izango denik. Izan ere, PSE-EEko Patxi Lopezek bera ere lehendakaritzara aurkeztu egingo zela iragarri zuen, eta alderdi zenbaitek ez dute esan nori emango dioten beraien boza.
Ibarretxe eta alderdien bilerak
Imaz Hirukoa berriz osatzearen alde agertu da, gainontzeko alderdiekin unean uneko akordioak lortuz
Eusko Jaurlaritza osatu aurretik alderdi guztiekin bilerak egin ditu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Astelehenean, PSE-EErekin eta PPrekin bildu zen; atzo EHAK-ekin, EB-Berdeekin eta Aralarrekin bildu zen, eta gaur, EAJrekin eta EArekin bildu da. Ibarretxek goizean hartu du Lehendakaritzan Eusko Alkartasuneko presidente Begoña Errazti. Bileraren ostean Erraztik adierazi duenez, "EHAK-ek ardura politikoarekin jokatu behar du, eta ez dugu baztertzen Ibarretxeren inbestidura saiorako akordio bat lortzea". Erraztirentzat "pentsaezina da EHAK-ek Patxi Lopezen hautagaitza babestea". Errastiren bildu ostean, EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazekin bildu da. Imaz Hirukoa berriz osatzearen alde agertu da, eta unean uneko akordioak lortu beste alderdiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu