"Independentziari buruzko eztabaida ez dago euskal gizartearen mahaian", nabarmendu du Imazek; aitzitik, jeltzaleen helburua Espainiko Estatuan jarraitzeko akordio politiko egokia lortzea dela erantsi du.
Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena (Ibarretxeren Plana ere esaten zaio) baliagarri dela adierazi du, eta legegintzaldi horretan proiektu horrek onartu zenean jaso zuen 39 legebiltzarkideren babesaren muga gainditzeko aukera duela. "Bere garaian Gernikako Estatutuak izan zuen babesa gainditzea da gure helburua", azpimarratu du.
Politika
Imaz: "Independentziari buruzko eztabaida ez dago euskal gizartean"
Josu Jon Imaz EAJko lehendakariaren arabera, euskal gizarteari interesatzen zaion eztabaida ez da independentziari buruzkoa, Espainiako Estatuan bizitzen jarraitzeko modu egokia aurkitzearen ingurukoa baizik. Jeltzaleen helburua "alde biko harremanean oinarrituta, Estatuan bizitzen jarraitzeko moduko akordio politikoa" lortzea dela adierazi du Radio Nacional de Españan egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu