Imazen arabera, "erabat larria da atzo Legebiltzarrean gertatu zena, parlamentario batek falta zen beste parlamentario baten eserlekuko botoia sakatzea, telebistan ikusi den moduan". Alderdi politiko bateko agintari batek eta herritarren ordezkari denak horrelako gauzak egitea "ezin da onartu, eta herritarrek kontuan hartu beharko dute atzo gertatutakoa". Halaber, Legebiltzarrak "hartu beharreko neurriak hartuko" dituela nabarmendu du.
Imazek PPk eta PSE-EEk atzo botatako kritikei ere erantzun die. Imazen arabera, SAk proposamenaren alde botoa ematea "botoaren koinzidentzia" bat da, "Eusko Jaurlaritzak konpromiso irmoa hartu baitu Batasunarekin akordiorik ez lortzeko bizitza eskubidearen aldeko defentsa argia egiten ez duen bitartean". Hala, PP eta PSE-Eeri galdetu die ea datorren hilean aurrekontuak onartzeko osoko bilkuran "Batasunarekin bat" egingo duten, "Eusko Jaurlaritzak argi baitu ez duela Batasunarekin negoziatuko".
Eusko Legebilzarra
Imaz: "Iturgaitzek tranpa egin du demokrazioaren gauzarik sakratuenarekin, botoarekin, alegia"
Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak salatu duenez, Carlos Iturgaitz EAEko PPren presidenteak "tranpa egin zuen atzo Legebiltzarrean demokraziaren gauzarik sakratuenarekin, Legebiltzarreko botoekin, alegia", eta egindakoa onar dezala eskatu dio. Radio Euskadiri eskaini dion elkarrizketan adierazi duenez, Iturgaitzek Mayor Orejaren botoak ordezkatu zituen hiru botaziotan, Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidenteak atzo salatu zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu