Gaur bilera egin dute Imazek eta Madrazok, eta bilera ostean zabaldu duten oharrak dionez, bi orduko bilera izan da, eta EAEko hauteskundeen ostean bakoitzak zer asmo eta lehentasun dituen azaldu diote elkarri.
Oharrak dionez, biak ados daude lehentasuna elkarrizketa dela, konponbidea lortzeko.
politika
Imazek eta Madrazok "elkarrizketa eta konponbidea lehenetsi" behar direla diote
EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imazek eta EB-Berdeetako Koordinatzaile nagusi Javier Madrazok esan dutenez, "bakegintza zein normalkuntza politikoari dagozkien arloetan oinarrizko hitzarmenak sustatzeko eta euskal hiritargoaren gehiengoak aditzera emandako eskakizunei erantzuteko" aro berri bat zabaldu behar da, elkarrizketa eta konponbidea lehenetsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu