Hainbat urteko blokeoaren ondoren, "politikaren garaia" zabaldu dela iruditzen zaio Imazi; funtsean, elkarrizketen eta irtenbideen unea dela, eta gizarteak, horren nahia adierazi duela bozen bidez. Ildo horretatik, jeltzaleek elkarrizketa politikarekin "erabateko konpromisoa" dutela azpimarratu du: "Hori da gure bidea euskal gizartearen arazoei aurre egiteko".
Espainiako hurrengo Gobernua nola osatuko den eta EAJk lekurik izan denetz galdetu diotenean, erantzun horiek Zapaterori dagozkiola erantzun du jeltzaleen lehendakariak.
Espainiako Gorteetarako haueskundeak / Biharamuna
Imazek uste du "aro politiko berri baten alde" bozkatu duela gizarteak
Josu Jon Imaz EAJko lehendakaria gustura agertu da beren alderdiak atzoko hauteskundeetan erdietsitako emaitzekin, azken 27 urteetan Espainiako Gorteetarako bozetan izan dituen onenak baitira. Baina horrez gain, uste du gizarteak "aro politiko berri baten alde" egin duela; hots, "elkarrizketaren eta politika egitearen alde" egin duela. EAJ ardatz horiekin engaiatuta dagoela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu