Josu Jon Imaz EAJko presidenteak Batasuna eta ETA egin ditu konponbide prozesuko elkarrizketak haustearen errudun. Imazen arabera, bi erakunde horiek Nafarroari buruzko beren ikuspegia PSOEri "inposatzen" saiatui ziren, eta hortik etorri zen porrota. "[Ezker abertzaleak] esan zion PSOEri aktiboki eta jendaurrean autogobernu eremu bakarra babestu ezean [Nafarroa eta EAEren artekoa] dena hautsiko zela", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Imazek azaldu du, negoziazio bilera batean esan ziola hori ezker abertzaleak PSOEri, eta bera lekuko izan zela. "Nik esan nien demokrata eta abertzale gisa ezin nuela onartu alderdi bati pistolen bidez txantajea egitea bere uste sendoak alda ditzan. Gainera, horrelako akordio batekin nafarren borondatea bortxatzeak bi belaunalditan elkarrengandik urruntzea eragingo lukeela", erantsi du.
Jeltzaleen buruzagiak azpimarratu du zortzi hilabetez ez duela bilera haiei buruzko ezer esan, parte-hartzaileek hala hitzartu zutelako, baina "ETAk eta Batasunak Gara-ren laguntzarekin zabaldu dituzten gezurrek" bultzatu dutela hitzegitera.
Politika
Imazen arabera, "Batasunak eta ETAk" Nafarroari buruzko beren ikuspegia "inposatu" nahi zutelako hautsi ziren elkarrizketak
PSOEri Hego Euskal Herrirako instituzio bakarra onartu ezean "dena apurtzeko" mehatxua egin ziola Batasunak esan du jeltzaleen buruzagiak. Berak bilera hartan parte hartu zuela agertu du, eta Batasiunari erantzun ziola "demokrata eta abertzale gisa" ezin zuela "pistolekin egindako txantaje" hori onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu