"Imaz PSE-EErekin ituna lortzearen aldekoa, eta Egibarrek, aldiz, Batasunarengana hurbiltzeko joera daukala esaten da. Baina hori ez da egia. Biak oso argiak dira eta alderdi batera edo bestera hurbiltzeko gai dira, alderdiak eta Euskadik hala behar badute", esan du ETBri eskainitako elkarrizketan, Egibarren aldeko militanteak. Dena dela, Arabako jelkideak "zaila" ikusten du bere alderdiaren hurbilketa PSE-EE edo Batasunaren inguruetara. "EBBko burua zarenean sentimenduak alde batera utzi behar dituzu, eta egin beharrekoa egin beharduzu abaguneak hala aginduta", azaldu du.
Barne hauteskunde prozesua amaitzen denean, alderdi barneko tentsioak bukatuko dira bere ustez, eta asteburuan Batzar Orokorrean aukeratuko diren buruzagiek"babes osoa" izango dute, haren aginduak betetzeko.
Gerenabarrenak ezker abertzaleak zerrenda bateratuen inguruan egindako eskaintza baztertu du, honek "indarkeria gaitzesten ez duen artean". 604.000 botoren babesarekin eta Ibarretxeren estatutu berriaren proposamenarekin "gidaritza EAJk" daukala gogorarazi du.
Arzalluzi buruz, berriz, hura bezalakoak "gutxi" daudela aipatu du. "Halako gidariak ez dira egunero agertzen. EAJz gain, Euskadik zortea eduki du Xabier Arzalluz bezalako politikaria eduki duelako" gaineratu du.
EAJren Barne Hauteskundeak
Imazen eta Egibarren aldekoak batzea "erraza" izango dela dio Gerenabarrenak
EAJren Arabako buruak, Iñaki Gerenabarrenak, Josu Jon Imaz eta Joseba Egibarren ildoak batzea "erraza" izango dela adierazi du. Gerenabarrenaren esanetan, alderdiak asteburu honetan onartuko duen ponentzia politikoarekiko konpromisoa erakutsi dute bi hautagaiek eta orain "elkarrekin lan egin behar" dutela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu