"Begibistakoa" da EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazen iritzian "prozesuari eusten zioten oinarriak ez daudela orain". Hala ere, EAJk "lan egingo du" oinarri horiek berreraikitzeko.
PPk eta PSOEk "itun antiterrorista berreskuratzea ez zaio egokia iruditzen Imazi, horrela ezin delako "etorkizunik eraiki". "Indarkeria alderdien interesetatik kanpo uzteko eskatu die alderdiei.
Batasunaren jarrera kritikatu du, ez duelako kondenatu ustez ETAk Madrilen egindako atentatua. Orain, lehen bezala, ezin da hitz egin Batasunarekin baina, Imazek esan duenez, "deabruarekin hitz egitera infernura jaitsi" behar bada, EAJ "jaitsi egingo da". Dena den, esan du Batasunarekin ez duela hitz egingo alderdien mahaia sortzeko metodologiaz eta egutegiaz.
Oraingo egoera, Batasunak 2004ko azaroan Anoetako proposamena aurkeztu zuenean baino "okerragoa" da. "Batasunak ez dauka autonomia politikorik ETArekiko".
Politika
Imazen iritziz, "prozesuari eusten zioten oinarriak ez daude orain" elkarrizketarako
Batasunak Madrilgo atentatua kondenatuko balu baldintzak "erabat" aldatuko liratekeela azpimarratu du EAJko buruak eta, ezker abertzalearekin hitz egitera ez dela ukatuko azaldu arren, harekin alderdien mahaia sortzeko metodologiaz eta egutegiaz ez duela hitz egingo ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu