Elizak beretzat hartutako ondasunak

Immatrikulatutako ondasunak itzultzeko eskatu dio EH Bilduk Elizari

"Borondate ona" izan eta "herritar guztienak" diren ondasunak itzultzeko eskatu dio EH Bilduk Elizari.

2016ko urtarrilaren 25a
17:52
Entzun

Immatrikulazio sistema baliatuta Elizak beretzat hartutako ondasunen zerrenda argitaratu zuen BERRIAk joan den astean. Ondasun horiek "herritari guztienak" direla uste du EH Bilduk, eta, horregatik, "borondate ona" aplikatu eta haiek itzultzeko eskatu diote Elizari Igor Lopez de Munain eta Maider Otamendi legebiltzarkideek. Immatrikulazioen sistemak inoren izenean ez zeuden ondasunak bere izenean jartzeko aukera ematen zuen.

EH Bilduk, gainera, legez besteko proposamen bat erregistratu du legebiltzarrean, ondasun horiek Elizari ez onartzeko eskatuz. Ondasun horiek ez dizkiola onartzen esanez agiri ofizial bat kaleratzeko eskatu diote Jaurlaritzari, eta Elizari ondasunak eskatzeko galdegiten diote. Gaian aditua den jendearekin batzorde bat osatzea ere eskatu du EH Bilduk, eta Jaurlaritzak informazioa eta aholku juridikoa ematea hala nahi duten herriei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.