Immigrazio gaietarako aditu batzorde bat sortu du Gipuzkoako Aldundiak

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Etorkinen eskubide politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoak aztertu eta sustatzeko batzorde bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Batzorde hori alor ugariko hamazazpi adituk osatuko dute; horien artean daude Kontseiluko idazkari nagusi izandako Xabier Mendiguren, Petra Elser irakaslea, gatazkak konpontzen aditua den Princess Koroma, Ahmed Anhari politologo eta abokatua, eta Jakue Pascual soziologoa. Atzo aurkeztu zuten batzordea Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eta immigrazio zuzendari Marcos Nanclaresek, Donostian. Aldundiak immigrazio gaietan egingo dituen politiken «bizkarrezurra» izango da batzordea, Garitanoren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.