Iñaki Arriola: «Zentzugabea da Bilduk egin nahi duen hondakinen kudeaketa»

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi Iñaki Arriolaren ustez, «zentzugabea eta onartezina da Bilduk egin nahi duen hondakinen kudeaketa». Arriolak adierazi du Gipuzkoako 34 udalerritan atez ateko bilketa ezartzeko egitasmoak giroa asaldatu duela herrialdean. Eta EAJren jokabidea salatu du: «Gertatzen denaren erruduna da, ez duelako ezer egiten hori saihesteko». Bildu zazpi udaletako agintetik kentzeko proposamena egin die Arriolak jeltzaleei: Donostia, Errenteria, Andoain, Lasarte-Oria, Beasain, Urretxu eta Soraluze. Ezker Anitzak, berriz, mozioak aurkeztuko ditu, zaborren kudeaketaren inguruan herritarren parte hartzea sustatzeko; PSE-EEri eta EAJri, berriz, «zinismoz» jokatzea leporatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.