Euskal presoen defentsa lanetan aritzen den Iñaki Goioaga aske utzi zuten atzo iluntzean, senideek 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Espainiako Auzitegi Nazionalak goizean eman zien Goioagaren abokatuei baldintzapean aske uzteko aukeraren berri. Senideek bermea goizean ordaindu, eta hurkoaren bila joan ziren. Iluntzean atera zen abokatua Segoviako kartzelatik.
Urte eta erdi baino gehiago izan dute preso abokatua, ETAko kideei laguntza ematea egotzita. 2009ko ekainaren 13an atxilotu zuten guardia zibilek, Fernando Grande-Marlaska epaileak agindutako operazioan. 2007an preso batzuek helikopteroz ihes egiteko plan bat zutela uste eta haiei laguntzea egotzi zioten, halako saiorik gertatu ez arren.
Iñaki Goioaga abokatua askatu dute, 60.000 euro ordainduta
2009ko ekainean espetxeratu zuten, ETAko kide batzuei laguntza ematen saiatzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu