Politika

Inaki Irazabalbeitia, Iñaki Aldekoa eta Azucena Serrano, Aralarren zerrendaburuak Espainiako Kongresurako

Madrilen aurreneko aldiz ordezkaritza lortzea du helburu, "Euskal Errepublika defenditzeko".

2008ko urtarrilaren 31
15:59
Entzun
Inaki Irazabalbeitia Gipuzkoatik, Iñaki Aldekoa Arabatik eta Azucena Serrano Bizkaitik izango dira Aralarren zerrendaburuak Espainiako hauteskundeetan Kongresurako -martxoaren 9an izango dira bozak-. Helburua: Madrilen ordezkaritza lortzea lehen aldiz, "Euskal Errepublika defenditzeko".

Irazabalbeitia 2003an Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen, Aldekoak ezker abertzalean ibilbidea luzea dauka eta gaur egun Arabako Batzar Nagusietan Aralarren bozeramailea da, eta Serrano erizain laguntzailea da.

"Ezkerreko" politika egiten saiatuko litzateke Aralar Kongresuan: hondakinen arloan, pentsioetan, abortuan, inmigrazioan...

Espainiako Senaturako zerrendaburuak ere aurkeztu ditu alderdiak gaur: Aser Lertxundi izango da Gipuzkoakoa burua, Josetxo Urresti Arabakoa eta Begoña Campo Bizkaikoa.

Aralar Nafarroan NaBai koalizioan aurkeztuko da, EA, EAJ eta Batzarrarekin batera, eta Uxue Barkos eta Koldo Martinez independenteak izango dira zerrendaburuak Kongresurako eta Senaturako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.