Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Inaugurazioa kanpainarako baliatzea egotzi diote Lopezi

2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Beranturiko (Araba) Aernnovaren lantegiaren inaugurazioa hauteskunde kanpainako propaganda ekitaldi bilakatzea egotzi dio Hegal, Fuasa eta Moasako LABek Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Lantegi berririk ez dagoela salatu du sindikatuak; duela hamar urtetik martxan dela atzo «inauguratutakoa» eta berrikuntzak ere iaztik martxan daudela. «Ez dago instalazio berririk, ez lan karga berririk, ezta kontratazio berririk ere».

Sindikatuak komunikabideetara igorritako oharrean salatu du «propaganda ekitaldia» Iñaki Lopez Gandasegi enpresako gerenteak antolatu duela. Hain justu, Jaurlaritzako Industria sailburu izatea eskaini zion Lopezek Gandasegiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.