EUSKAL HERRIA

Inaxio Uria hil zutenak ez dituela barkatuko dio familiak

Azpeitian enpresaria hil zutela gogoratu dute gaur, hilketaren bigarren urteurrenean.

2010eko abenduaren 3a
18:18
Entzun
Bi urte bete dira gaur ETAk Inaxio Uria enpresaria hil zuela. Enpresariaren familiak bilkura batean gogoratu du, hilketa izan zen lekuan dagoen monolitoan bertan. 300 bat pertsona bildu dira horiekin batera, tartean, Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusia, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne sailburua, Joseba Egibar EAJkoa, Aintzane Ezenarro Aralarkoa, Iñaki Arriola PSE-EEkoa eta Antonio Basagoiti PPkoa.

Familiak Uria hil zutenak ez dituela barkatuko esan du, eta horiek "betiko" kartzelan egotea nahi dutela. Ohar baten bidez, "ETA, bere konplizeak eta terrorismoa defendatzen duen edonorrentzat" mespretsua eta gorrotoa besterik ez duela adierazi du. "Gu ere sufrimenduaren kartzelan baikaude duela bi urtetatik, gainontzeko biktima guztiekin batera, bizi osorako sifritzera kondenatuta".

Jose Guillermo Zubia Confebaskeko idazkariak, bere aldetik, abiadura handiko trenaren lanak aurrera jarraitzen dutela nabarmendu du, eta ETAk ez duela lortu hor lanean ari direla "kokiltzea". AHTren lanetan ari zen Uriaren enpresa eta horregatik hil zuen ETAk 2008ko abenduaren 3an. "Nire ikuspuntutik, zorionez, atentatua oso antzua izan zen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.