Indar erakustaldia emateko ekitaldia izango da gaur

Iñigo Urkullu. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Ez da Alderdi Eguna, baina egun garrantzitsua da gaurkoa EAJrentzat. EBBko lehendakari hautatuko dute berriro Iñigo Urkullu, VI. Batzar Nagusian. Ekitaldi irekia izango da BECen, eta, militantez gain, jarraitzailez ere bete nahi dituzte harmailak. Antolakuntzak esan duenez, 82 autobus iritsiko dira Barakaldora Euskal Herriko bazter askotatik. Alderdia indartsu dagoela erakusteko ekitaldia izango da. Urkulluk berak ideia hori azpimarratu zuen atzo lau urteko balantzea egiteko orduan, bi mezu argi bidaliz: bata ezker abertzaleari, «edozein izen duela ere» EAJk beldurrik ez diola esateko; bestea, berriz, alderdi guztiei, EAJ Eusko Jaurlaritza «berreskuratzeko» moduan dagoela esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.