Indar gutxiko bi bonbek eztanda egin dute Santanderren eta Gijonen

Motxila bonba batek eztanda egin du Santanderreko Pereda pasealekuan baina ez dago zauriturik. “Gara” eta “El Diario Montañes” egunkariek jasotako dei batek lehergailuaren kokalekuaren berri eman zuen. Beste bat lehegailua Gijongo jatetxe batean jarri dute eta zauritu arin bat eragin.

2004ko abuztuaren 12a
20:16
Entzun
Arratsaldeko 18:10etan Santanderreko Pereda pasealekuan indar gutxiko motxila bonba batek eztanda egin du. Ez dago zauriturik eta Poliziak gunea inguratu du une honetan. Ezezagun batek “Gara” eta “El Diario Montañes” egunkarietara deitu du lehegailua Santander bankuaren ondoko hesi batean kokatuta zegoela esateko. Poliziak azaldu duenez, Gijongo jatetxe baten parean ere indar gutxiko bonba bat zartatu da hamar minutu beranduago, 18:20tan. Zauritu arin bat eragin du leherketak. Berrien arabera, 78 urteko gizonezkoa da zauritua eta belarrian du min.

Joan den larunbatean Espainiako beste bi turismo guneetan, San Vicente de la Barqueran (Kantabria) eta Ribadesellan (Asturias), bi lehergailuk eztandarazi zituen ETAk. Bi bonba horiek amonalez zeuden eginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.