Politika

Indar metaketa izanen da lurralde elkargoaren gakoa

Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoek eta gizarte eragileek koordinaketa antolatu dute, lurralde elkargoaren xedea gizarteratzeko eta Parisko gobernuaren aitzinean ahots batez mintzatzeko.

Aitor Renteria.
2013ko otsailaren 18a
17:58
Entzun

Ondoko hilabeteotan arlo ezberdinetan eragitea da xedea. Batera plataformak mobilizazioak antolatuko ditu, eta Hautetsien Kontseilua Herri Elkargo guztiekin bilduko da lurralde elkargoaren xedean sakontzeko. Gisa berean, eskuin zein ezkerreko diputatu eta senatariek emendakinak osatuko dituzte lurralde erreformaren barnean Euskal Herriaren aitopena ageri ez bada.

Koordinaketa horren partaide izanen dira Frantziako Deszentralizazio ministroarekin bildu ziren ordezkariak, diputatu eta senatariak, Hautetsien Kontseilua, Biltzarra, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera eta Batera plataforman dauden herri mugimenduak.

"Ipar Euskal Herriak behar duen gobernantza ereduan adostasun zabala dagoela erakutsi behar dugu, Frantziako presidenteak eta gobernuburuak kontuan har dezan erreforma burutzen delarik", erran du Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak koordinaketaren izenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.