politika

Indar politiko eta sozial subiranisten arteko akordioa "ezinbestekoa" da EArentzat

Akordioak EAren ustez, "Euskal Herri batu eta aske bat nahi dugunon artekoa" izan behar du, "modu bateratuan eta jarrera uzkurrak alde batera utziz, estrategia soziala eta politikoa eraberritzeko". Agiria aurkeztu du Konferentzia Politikoan, gaur. "ETAren eta estatuen indarkeriaren amaiera" exijitu du.

2009ko azaroaren 21a
21:19
Entzun
Eusko Alkartasunak (EA) Konferentzia Politikoa egin du gaur Donostian eta "PSE-EE eta PPk osatutariko fronte unionistari" aurre egiteko "indar politiko eta sozial subiranisten batzea ezinbestekoa" dela nabarmendu du aurkeztu duen txostenean. Horretarako, "subiranismo independentistaren bilgune estrategikoa oinarritzat hartzea" ezinbestekoa da EArentzat.

Alderdiak gaineratu du PSE-EE Eusko Jaurlaritzan agintean egonik, "oinarrizko eskubide demokratikoak onartzeari dagokionez berriz ere modu nabarian atzera" egin dela, "gatazka politikoaren irtenbide negoziatua baztertu" dutela sozialistek, eta "konponbide errepresibo juridiko-polizialaren aldeko apustua" egin dutela.

Horren aurrean, EAk proposatu du hasiera batean subiranismo independentistaren oinarrizko akordio bat behar dela, "Euskal Herri batu eta aske bat nahi dugunon artekoa; alegia, modu bateratuan eta jarrera uzkurrak alde batera utziz, estrategia soziala eta politikoa eraberritzeko, geure helburuetan sinisteko eta iraganean galdutako konfiantza berreskuratzeko, elkarren arteko errezeloak baztertuko dituena".

"Euskal Herriaren aurkako ETAren eta Espainiako eta Frantziako estatuen indarkeriaren amaiera exijitu" du, halaber.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.