Hona hemen, aurrerapen gisa, Arantxa Tapiaren esan batzuk:
- "Ziur nago Raxoiren lehentasunetako bat dela izango dela gatazkaren konponbidea".
- "Erabakitzeko eskubidea berez ez da ezer ez badugu zerbaiterako erabiltzen. Erabakitzeko eskubidea euskal herritarrak hobeto bizitzeko eta gure herria ezberdintzeko behar dugu".
- "Ibarretxe joan zenean Estatutu Politiko Berriaren proposamenarekin eztabaidatu ere ez zen egin ETA zegoen aitzakiarekin. Aitzakia hori dagoeneko ez dago. Hortaz, berriro eta indarberrituta jarriko dugu aldarrikapen hori mahai gainean".
- "Esparruak nahiko definituta daude Gipuzkoan. EAJ eta ezker abertzalearan arteko lehia ez da gaurko kontu bat. Gure erronka gure jendea berriro ekartzea izango da".