Politika

Indarkeria gaitzetsi ezean Otegi ez dutela solaskidetzat hartuko berretsi du PSOEk

PSOEk inor solaskidetzat hartzeko hark indarkeria gaitzestea ezinbesteko baldintza dela nabarmendu du berriro Jose Blanco alderdi horretako Antolakuntza idazkariak. Erantzun horixe eman du Arnaldo Otegi hizketakide baliagarritzat duen galdetu diotenean. Areago, hori ez dela bere iritzi soila, PSOEren erabakia baizik azpimarratu du.

2006ko martxoaren 21a
16:04
Entzun
"Inor ez da izango PSOEren solaskide izango indarkeria eta xantaia gaitzesten ez baditu, eta demokraziaren joko arauak onartzen ez baditu. Behin betiko argi gera dadin: hori ez da PSOEko Antolakuntza idazkariaren iritzia, PSOE beraren iritzia baizik", adierazi du Blancok.

Gaur zenbait komunikabidek plazaratutakoa aintzat hartuta, Otegi sozialistentzat solaskide baliagarria den galdetu diotenean erantzun du hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.