Gernikako Akordioko sinatzaileek adierazi dute "hiru helburu nagusi" dituztela: "Indarkeria guztien behin betiko desaktibazioa eta biktima guztien errekonozimendua", "euskal preso politikoen egoeraren hobetzea" eta "aukera politiko guztien legeztatzea".
Aldi berean, bakea "integrala, demokratikoa eta galtzailerik gabekoa" izan dadila eskatu dute, eta horreratako gaur zortzirako manifetazio nazionalerako deia egin dute. Bilbon izango da martxa, Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean.
"Bakea herritarren gehiengoaren irrika da", esan dute gaur Bilbon, agerraldian. "Behin betiko bake integral eta demokratiko bat soilik herritarren parte-hartzearekin izango da posible".
"Gernikako Akordioak euskal jendarteari eskaintzen dion bakea"
- "Integrala, gatazka politikoaren ezaugarri guztiak kontuan hartu eta erantzuna ematen dielako.
- Demokratikoa, pertsona guztien eskubideekiko errespetuan eta akordioan oinarritzen delako.
- Galtzailerik gabeko bakea, irabazle bakarra dagoelako: euskal jendartea".
Norbanakoak agerraldian
Akordioko eragileen ordezkariek eta hainbat herritarrek eman dute prentsaurrekoa. Batzuk:
Ainhoa Aznarez
Endika Guarrotxena
Jose Mari Arrate
Ramon Labaien
Ramon Zallo
Ainhoa Etxaide
Belen Arrondo
Iñaki Lasa
Iñaki Murua
Maribi Ugarteburu
Iñaki Zabaleta
Paul Bilbao
Joseba Gezuraga
Josu Murgia
Kontxi Bilbao
Mario Zubiaga
Miren Amuriza
Oskar Matute
Periko Solabarria
Unai Iturriaga
Fredi Paya
Xabier Amuriza
Iñako Goioaga