Indarkeria matxista

Indarkeria matxista xenofobiarekin ez nahasteko eskatu dute Gasteizen

Hiriko hainbat elkartek bat egin dute egoera salatzeko. “Ez dugu inolako erasorik onartuko: ez matxista, ez arrazista”.

aitor biain
2016ko otsailaren 16a
08:04
Entzun

Gasteizko talde feministek eta gizarte pluralago baten alde egiten duten elkarteek salatu dute indarkeria matxistaren aurkako mezuak xenofobia sustatzeko erabiltzen ari direla zenbait politikari eta komunikabide. Hori dela eta, haien “joko sinplean” ez erortzeko eskatu diete herritarrei, indarkeria matxista ez baita “gizon jakin batzuek” eragindakoa. “Argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko sektore bat erruduntzat jotzea helburua duen erabilera politikorik”, adierazi dute.

Iragan asteko sexu erasoen ondotik etorri da adierazpena. Izan ere, bi emakumeri eraso egin zieten bi gizonezkok. Gasteizko inauterietan gertatu ziren erasoak, alde zaharreko taberna batean. Udaltzainek atxilotu egin zituzten erasotzaileak segidan, sexu gehiegikeriak leporatuta. Horren ondotik, baina, erasotzaileak atzerritarrak zirela-eta, haien kontrako iritziak zabaldu ziren.

Hori dela eta, gogor salatu dituzte sexu erasoak, baita adierazpen arrazistak ere. “Edozein bortizkeria matxista salatzen dugu, edozein motatako adierazpen arrazistak eta xenofoboak salatzen ditugun bezala”. Eta gaineratu dute indarkeria matxista eragiten dituzten guztiak “gizonak direla, besterik ez”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.