Indarkeria matxistaren aurka "neurri eraginkorrak" hartzeko galdegin die LABek instituzioei

Ohar baten bidez, mugimendu feministek gaurko deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu du.

2014ko martxoaren 19a
13:00
Entzun

Indarkeria matxista "lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala" da LABen ustez, eta instituzioei horren aurkako "neurri eraginkorrak" hartzeko deia egin die. Izan ere, sindikatuaren ustez, "zenbait" instituzio eta gobernuk "ez dute arazoari aurre egiteko borondate politikorik"

Egungo krisi egoerak, gainera, aregoatu egiten du arazoa: "Indarkeria sexista amaitzen lagundu beharrean, emakumeen aurkako erasoak areagotu egiten dira lantokietan, etxean, kalean…".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.