INDARKERIA MATXISTA

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio ugari Euskal Herri osoan

Zure egia gure eginez lelopean, manifestaziora deitu du mugimendu feministak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Bortizkeria matxistaen kontrako elkarretaratzea, gaur Baionan. AURORE LUCAS
Gorka Berasategi Otamendi.
2017ko azaroaren 25a
16:22
Entzun

Euskal Herriko herri eta hiri askotan ekitaldi eta mobilizazio ugari antolatu dira gaurko, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean. Mugimendu feministak emakumeen kontrako erasoak salatzera deitu du, eta manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan, Zure egia gure eginez lelopean: Gasteizen, 18:30ean, Andre Mari Zuriaren plazan; ordu berean, Bilbon, Jesusen Bihotzean; Donostian, 19:00etan, Bulebarrean; eta Iruñean, 20:00etan, Gazteluko plazan. Erasoak jasan dituzten emakumeen testigantzak zalantzan jartzen direla salatuko dute elkarte feministek.

Goizean manifestazioa egin dute Baionan ere. 200 lagun inguru elkartu dira, Aitzina gazte erakundearen esanetan.

Ezkerraldean, berriz, martxa bat egin dute. Zutabe bana irten da Barakaldotik eta Santurtzitik, eta Sestaon egin dute bat, elkarretaratzea egiteko.

Zenbait erakunde publikok ere elkarretaratzera deitu dute goizean. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Euskal Herriko txoko askotan antolatu dituzte indarkeria matxista arbuiatzeko ekitaldiak. Hona sarean zabaldu diren ekintzetako batzuk:

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.