politika

"Indarkeria politikoaren urraketen" mapa

Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak aurkeztu du lana, Gasteizen. ETAk, talde faxistek, GALek edota Poliziak hildako eta zauritutako pertsonen kopuruak ageri dira.

2011ko urriaren 26a
14:01
Entzun

Indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen urraketen mapa aurkeztu du gaur Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak Gasteizen. Lanak 1968tik 2011rainoko epea jasotzen du.

Laburpena

- ETAk eta beste erakunde batzuek hildako pertsonak: 829.

- ETAk eta beste erakunde batzuek zauritutako pertsonak: 2.600.

- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek hildako pertsonak: 72 eta 76 artean.

- “Kontrolik gabekoek”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek zauritutako pertsonak: 324 eta 339 artean.

- Poliziak hildako pertsonak: 93 eta 122 artean.

- Poliziak larriki zauritutako pertsonak: 629 eta 666 artean.

- Torturatutako pertsonak: zehaztu gabe.

Mapa osatu gabe duela azaldu du Argituzek, "ezinbestean datu bilketa etengabea baita". Lanean jarraituko duela adierazi du.

Gaurko aurkezpenaren ondoren Eusko Legebiltzarrean azaldu du mapa, biktimei buruzko batzordean.

ETAren "pauso baikorra"

ETAk borroka armatua bukatu izana "pauso baikorra" dela esan du Argituzen, "gure ingurunean eta etorkizunari begira eskubideen egoera hobetu baino ez baitu egiten. Orain gure aurrean oso konplexua izango den garai berri bat irekitzen da, non egia, justizia eta konponketa neurriak abian jarri beharko diren".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.