EUSKAL HERRIA

Indarkeriaren biktimak omendu ditu Donostiako Udalak

Gipuzkoako hiriburuko kaian egin zuten atzo ekitaldia, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan. Soilik Bildu eta Amaiur koalizioetako ordezkariak izan ziren omenaldian.

2012ko abenduaren 10a
13:48
Entzun

Indarkeriaren biktima “guztiak” omendu zituen atzo Donostiako Udalak, kaian eginiko ekitaldi batean. Udaleko alderdi politikoetatik soilik gobernuko ordezkariak izan ziren ekitaldian.

Atzo goizean egin zuten omenaldia, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren bezperan. Dozenaka herritar izan ziren bertan, eta baita Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano eta Amaiurreko diputatu Xabier Mikel Errekondo ere. Lore bana itsasora bota zuten, eta isilean egin zuten ekitaldia.

Bakearen aldeko “keinu” bat izan zen atzokoa, Bilduren esanetan.

Gaur ere omenaldia egingo diete biktimei Donostian bertan. Alderdi Ederreko lorategietan dagoen oroitarrian egingo dute, eta udaleko alderdi politiko guztien babesa jaso du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.