Indarkeriaren biktimak omendu dituzte Donostian
DONOSTIA. Gipuzkoako Batzar Nagusiek omenaldia egin zieten atzo «indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiei». Bertako presidente Rafaela Romerok esan du «biktima guztiak oroitu» behar direla, «hobetu egingo gaituztelako». Horien artean daude «ETArenak, GALenak, GRAPOrenak, frankismoarenak eta gure herrialdean nahi ez ditugun indarkeria guztienak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu