Gizartea
Indarkeriazko jostailuak Gasteizko gabonetako haur parketik kentzeko eskatu du EAk
Antxon Belakortu EAko zinegotzia da Gasteizko udaletxean eta hiriburuko gabonetako haur parkean dauden indarkeriazko jostailuak berehala kentzeko galdegin dio gaur Encina Serrano Kulura zinegotziari. Belakortuk salatu duenez, haurrentzako parkean "aurten ere indarkeriazko jostailuak eta gerrarekin lotutakoak daude".
Belakortuk urtero gauza bera egitea leporatu dio Udaletxeari. Era berean, EAko zinegotziaren ustez Udalakhaur parkea antolatzen duen enpresarengan ezartzen du ardura bere erantzukizuna sahiesteko. Belakortuk azaldu du, Udalak, aurreko urteetan bezalaxe, ez duela behar bezalako zaintza jarri Hegoalde gizarte zentroan antolatzen den haur parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu