Independentistak sareak Nazio Konferentzia egingo du azaroaren 6an
Sorrera eztabaidaren bigarren faseari ekingo dio Independentistak sareak, azaroaren 6an egingo duen batzarrarekin.Konferentzian nortasun ikurrak, antolakuntza eredua eta plan estrategikoa zehaztuko dituela eta Koordinazio Talde berria aukeratuko duela iragarri du. Eztabaidatuko den agiria Internet bidez eskura daiteke, eta edonork eman lezake iritzia, nahi izanez gero. Erabakiak, aldiz, sarean izena eman eta bilkuran parte hartzeko prest dauden pertsonek besterik ezingo dituzte hartu. Independentistek «olatu berdeari» atxikitzeko deialdia egin diote bere burua independentistatzat daukan orori, eta konferentzian parte hartuz sarea osatze bidean pausoak ematera deitu dute. Konferentzia Donostiako EHUko Psikologia Fakultatean izango da, 10:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu