independentzia

Independentistak sareak uste du Kataluniakoa baliagarria dela Euskal Herriarentzat

"Geurean ere ezinbestekoa da independentziari begira jartzea eta ozen aldarrikatzea gure herria dela bere etorkizunaren jabea".

2013ko urtarrilaren 28a
16:08
Entzun

Kataluniako Legebiltzarrak onartutako burujabetza adierazpena ongi hartu du Independentistak sareak, "herrien eta herritarren eskubideen aitorpenean oinarritzen den aldarrikapen demokratiko eta eraikitzailea delako", eta Euskal Herriarentzat baliagarri izan daitekeela uste du.

"Ñabardurak alde batera utzita eta gure bi herrien arteko ezberdintasunak aintzat hartuta, txalogarritzat hartzen dugu independentziaren zerumugara begira jarri izana batetik, eta erabakitzeko eskubidearen defentsa argia egitea, bestetik. Erabaki instituzional batek oinarri horiek baieztatzea urrats emankorra izanen delakoan gaude", esan du sareak, ohar batean.

"Geurean ere ezinbestekoa da independentziari begira jartzea eta ozen aldarrikatzea gure herria dela bere etorkizunaren jabea".

Independentistak sareak dio euskal herritarrak aintzat hartzen ari direla Katalunian eta Eskozian gertatzen ari dena, "geure eredurako baliagarriak izan daitezkeen ideia eta formulak aztertzeko baina, batez ere, olatu independentistari gehitzeko. Aukera historiko batean Euskal Herriak galdu behar ez duen olatua da".

Katalunian, burujabetzari buruzko adierazpena onartu ondoren, hurrengo urratsa legebiltzarrak galdeketa legea onartzea da. 2014an egiteko konpromisoa hartua dute CiUk eta ERCk. Eskozian 2014an egingo dute independentzia erreferenduma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.