Sorrera eztabaidaren bigarren faseari ekingo dio Independentistak sareak, gaur zortzi bere I. Nazio Konferentzia eginda Donostian, eta hainbat herritan biltzarra prestatzen ari dira. Atzo gauean, esaterako, Oiartzunen bilera egin zuten.
Biltzarrean nortasun ikurrak, antolakuntza eredua eta plan estrategikoa zehaztuko dituzte, eta Koordinazio Talde berria aukeratuko dute. Independentistek "olatu berdeari" atxikitzeko deialdia egin diote bere burua independentistatzat daukan orori, eta konferentzian parte hartuz sarea osatze bidean pausoak ematera deitu dute.
Konferentzia Donostiako EHUko Psikologia Fakultatean izango da, 10:00etan hasita.
poliTIKA
Independentisten I. Nazio Konferentzia prestatzen
Gaur zortzi egingo dute batzarra, Donostian. Herrietan bilerak ari dira egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu