Independentzia aintzat hartu eta behar bezala aztertzeko garaia dela diote

Menpekotasunak Euskal Herriaren «garapen ekonomikoa» oztopatzen duela salatu dute independentistek

jokin sagarzazu
2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
«Independentziaren aukera behar bezala aztertu eta aintzat hartzeko garaia da oraingoa», adierazi du Independentistak Sareak. Independentzia «lorgarria» delaazaldu dute, etamunduko hainbat lekutan «horren hautua» egiten ari direla: Eskozian, esaterako. Hori dela eta, Independentistak Sareak dio independentziari begira jarri behar dutela euskal herritarrek euren burua.

Munduko ekonomiak bizi duen egoera ikusita, «estaturik» ez izatea «dramatikoa» dela dio Independentistak Sareak, eta «are makurragoa Espainiako Estatuarekiko menpekotasuna». Gainera, «espainiar agintariek» euskal populazioa «amildegiaren ertzera» daraman jarduera ekonomikoa bultzatu dutela azaldu dute, etamenpekotasunak Euskal Herriaren «garapen ekonomikoa» oztopatzen duela.

«Eskuak lotuta» eta «beste batzuen interesen menpe» jarraitzeak ahultasuna sortzen duela gaineratu dute, eta «oso kaltegarria» izango dela Euskal Herriaren etorkizunerako.

Mobilizazioetarako deia

«Independentziaren aldeko argudiatze lana areagotu eta zabaltzeko», mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die Independentistak Sareak independentista guztiei. Euskal Herriko herri eta auzoetan jada hainbat ekitaldi egin dituzte aldarrikapen hori egiteko, baina datorren egunetarako mobilizazioetara deitu dute jai giroan Gasteizen, Donostian eta Bilbon, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.