Independentzia eskuratzeko negoziazioa da apustua
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta parlamenturako EH Bilduko hautagaiak azaldu du independentzia eskuratzeko aldebakarreko adierazpena azken aukera dela; koalizioa beti egongo da, hautagaiaren esanetan, negoziazioaren alde, «Eskozia eta Quebeceko kasuetan bezalaxe». Urizarrek adierazi du koalizioaren helburua Euskal Herri bakar bat eratzea dela, «Nafarroa eta Ipar Euskal Herria bere barruan bilduko dituena». Xede hori bete dadin pausoak zehaztuko dituztela esan du, eta herritarrena izango dela azken hitza. Nabarmendu du estatutuaren «espiritua eta edukia» ez direla bete, eta euskal gizarteak beste esparru bat nahi duela, subiranotasun guztiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu