Independentzia "historiako negoziorik txarrena" da, Patxi Lopezen ustez

2012ko irailaren 27a
11:52
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du "norbaitek independentzia arrazoi ekonomikoengatik eskatzen badu, historiako negoziorik txarrena" egingo duela. Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari zuzendu zaio Lopez; uste du "politika independentistak bermatzeak edo Ibarretxe Planaren itzulerak haustura" eragingo duela: "[Urkulluk] Plan subiranistak, independentistak eta identitarioak mahai gainean jarri nahi baditu berriz, aurrean izango gaitu sozialistak, emaitza haustura eta liskarra besterik ez delako". Lopezek "argi" hitz egiteko eta "hizkuntzan ez ezkutatzeko" eskatu dio Urkulluri: "Azal  diezaiela herritarrei zein estatus politiko nahi duen Espainiatik dibortziatu gabeko proposamen horrekin".

"Euskal estatu gehiago" galdegin zuen Urkulluk, eta horrekin zer esan nahi duen argitzeko eskatu dio Lopezek: "Ez du Espainiatik banandu nahi, baizik eta nahierako ezkontza". Gainera, autogobernua defendatu du Lopezek, "nortasun bat beste bati gailentzeko asmoa izan gabe, elkar bizitzeko". Espainiako konstituzioa moldatzea ez liokeela axolako adierazi du Lopezek, "transizioaren arimaren ildoan" egiten bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.