«Independentziara jo edo ez hautatuko da bozetan»

Antonio Basagoitiren arabera, EAJren estatus politikoak «Urkulluren aurpegia du, baina Ibarretxeren arima»

Erredakzioa
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Antonio Basagoiti PPko EAEko presidentea bere hautesleen artean beldurraren mezua zabaltzen dihardu. Haren ustez, «independentziarantz jo edo ez hautatzen da hauteskundeotan». Horregatik, izan dezakeen boto galera eragotzi nahian, EAJren aurkako kritikak egin ditu. «EAJ sendo batek Bildurekin hitzarmena eginda eta independentziarantz urratsak emango dituzten aukeratuko da». Haren ustez, murrizketak ez dira gakoa, mundu guztiak egin beharko dituelako, «ezkerreko zein eskuineko gobernu izan».

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, PPko buruzagiak uste du «pedagogia demokratikoa» egin beharra dagoela: «Hemen pentsatzen da gehiengoa izateak denerako eskubidea ematen duela, baina eskubidea ematen dute esparru politiko baten barruan, joko arauen barruan», zehaztu du. «Imajina dezagun bihar Bilbok edo Arabak erabakitzen dutela beste lurraldetatik bereiztea edo gehiengo batek erabakitzen duela ez duela zergarik ordainduko». Bere ustez, gehiengoek soilik ez dute baliorik.

Era berean, EAJren estatus politiko berriaren proposamena «apaindura» dela deritzo. «Urkulluren aurpegia darama, baina Ibarretxeren arima du». Haren ustez, EAJk etorkizunean bere burua sendo ikusten badu, «Batasunarekin independentziarantz» joko du. Basagoitik uste du orain lehentasunak bestelakoak direla

Ukatu egin du PPko gobernua autogobernua urratzen ari dela. «Orain pentsatu behar dugu zer egin gure sistema autonomikoa eraginkorragoa izan dadin. Gure arteko bikoiztasunak kendu behar dira». Aitzitik, ez du uste guardia zibilak eta poliziak murriztu behar direla, «ETA oraindik ez delako desagertu». Haren arabera, sozietate publikoetan, udaletan, aldundietan eta mankomunitatetan daude bikoiztasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.