politika

Independentziaren aldeko martxa jendetsua egin dute Bilbon

"Estaturik gabe etorkizunik ez du Euskal Herriak", esan du Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko eledunak.

2011ko urriaren 12a
21:12
Entzun

Independentistak sareak antolatuta jende asko batu da gaur Bilbon Euskal Herriaren independentziaren alde, Hispanitatearen Egunean. Espainia: inposaketa eta hondamena. Independentzia! lelopean manifestazioa egin dute, Jesusen Bihotzetik abiatuta 17:00etan.

Plaza Eliptikoan martxa geratu, eta burrunba egin dute, Espainiako gobernu delegazioaren aurrean. 

"Estaturik gabe etorkizunik ez du Euskal Herriak. Ez du etorkizun politiko, sozial eta ekonomikorik", esan du Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko eledunak.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak azpimarratu du independentziaren aukera "benetakoa" dela, lortzeko modukoa dela, eta horren bila joateko dei egin du, "Espainiaren inposizioari" aurre eginda.

Arratsean kontzertua egongo da Arriagan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.