"Independentziaren aldeko masa kritikoa sortu behar da, urratsak egiteko"

BERRIAk Pello Urizar EAko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

2012ko irailaren 1a
18:47
Entzun

BERRIAk Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Bilduko bozeramailea dena elkarrizketatu du. Igandeko papereko edizioan emango du haren berri. Hemen aipuetako batzuk:

"Subiranotasun sozioekonomikorik gabe alferrik dugu independentzia"

"Independentziaren aldeko masa kritikoa sortu behar da, urratsak egiteko"

"Ahal den heinean Madrildik datozen murrizketak ekiditea da gure helburua"

"Askotan esaten da EAJk anbiguotasun horretan ondo igeri egiten dakiela. Baina euskal herritarrek benetan jakin behar dute norberaren kartak zeintzuk diren. EAJri bukatu egin behar zaio anbiguotasunaren denbora"

"Normalizazioaren bidean ez dut esango EAJk ez duela ezer egin. Haren papera ez da izan PPren papera, baina egin duen baino askoz gehiago tokatzen zaio egitea. Egin ahal izan du, baina ez du egin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.