poliTIKA

Independentziaren aldeko plataforma sortu dute Flandria, Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko ordezkariek

Autodeterminazio eskubidearen alde elkarrekin lan egitea da haien helburua. Ezker abertzaleko kide bat Bruselako aurkezpenean izan da.

2012ko ekainaren 21a
14:16
Entzun

Independentziaren aldeko Europako plataforma (European Partnership for Independence) sortu dute Flandria, Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko ordezkari batzuek. Autodeterminazio eskubidearen onarpenaren alde elkarrekin lan egitea da haien helburua.

Europako Legebiltzarrean egin dute aurkezpena, gaur goizean, Bruselan. Igor Zulaika ezker abertzaleko kideak hartu du parte, besteak beste.

Gauean Gante-n (Flandria) beste aurkezpen ekitaldi bat egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.