Atzo Indiako Ozenoan ia bahitu egin zuten beste euskal atunontzi bat -Iria Flavia, Bermeokoa (Bizkaia)-, eta gaur beste bat izan da arriskuan: Artza Bermeokoa. Hark bezala, segurtasun pribatuari esker lortu du alde egitea erasotik. Ion Fontela patroiak jakinarazi du bahitzaileak hurbildu direnean, atunontziko segurtasun taldeko kideek tiro egin dietela eta horregatik libratu dela Artza.
Somaliako uretatik 250 miliara zegoen erasoa jaso duenean. Hango 8:15 ziren. 30 bat lagunek osatzen dute tripulazioa.
Alakrana Bermeoko atunontziak urriaren 2tik bahituta segitzen du Indiako Ozeanoan. Piratek harrapatu duten, Somaliatik 375 miliara. Espainiako Gobernua ari da bahitzaileekin negoziatzen.
gizartea
Indiako Ozeanoan ia bahitu dute beste atunontzi bat
Segurtasun pribatuko kideen tiroei esker libratu da 'Artza' Bermeoko ontzia, atzo 'Iria Flavia' bezala. 'Alakrana'-k urriaren 2tik bahituta jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu