Indusal enpresako ustezko genero diskriminazioa ikertuko du Emakundek

Enpresak kaleratu nahi dituen langileen %85ek protesta bat egin zuten, genero diskriminazioa jasan zutela salatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Arrigorriagako (Bizkaia) Indusal enpresari espediente bat irekiko dio Emakundek, ustezko genero diskriminazioarengatik. Kasua ikertzeko agindu du Emakundeko zuzendari Maria Silvestrek, eta datozen asteeetan enpresako zuzendariarekin bilduko dela iragarri du.

Indusalek 25 langile kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu zuen urte hasieran; LABek adierazi duenez, 25 horietatik 21ek hartu zuten parte 2008ko lanuzte batean. Lanuzte hura lantokian pairatzen zuten genero diskriminazioa eta prekarietatea salatzeko egin zuten. Langileen arabera, lan berbera egin arren, emakumezkoen eta gizonezkoen soldaten artean 300 euroren aldea zegoen. Sindikatuen ustez, lotura dago lanuzte haren eta oraingo kaleratzeen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.