'PAROT DOKTRINA'

Ines Del Rioren epaia berrikusiko du Estrasburgok

Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Areto Nagusiak beste ebazpen bat eman beharko du, uztailaren 10ean emandakoa berretsi edo baztertzeko.

2012ko urriaren 23a
11:25
Entzun

197/2006 epaiari jarraituta Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada euskal presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak iragan uztailaren 10ean, eta orain ebazpen hori berrikusi beharko dute auzitegiko areto nagusia osatzen duten hamazazpi epaileek. Atzo erabaki zuten bost epailek kasua berrikustea.

Uztaileko epaian, auzitegiak Del Rio aske uzteko eskatu zuen Europak, eta 30.000 euroko kalte-ordaina emateko. Erabaki horren aurka helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak hilaren 4an.

Espainiak urratutako artikuluak

Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 7. artikuluan oinarrituta, defentsak argudiatu zuen ezin dela zigorrik ezarri hori bermatzen ez duen legerik ez bada, eta salatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak atzeraeraginezkoak izatea. Del Riok kartzelan segitzea 5. artikuluaren aurkakoa dela zioen defentsak: "Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea jasotzen du artikulu horrek". Europak bi artikulu horiek urratu izana egotzi dio Espainiari.

14. artikulua ere aipatu zuen defentsak, diskriminazioaren debekuaz diharduena. Defentsaren esanetan, 197/2006 doktrinaren aplikazioak helburu politikoak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.