Hezkuntza

Informatika, gizarte eta osasun arloetako hamar ikastaro antolatu ditu UEUk udaberrirako

"Gaurkotasuna, kalitatea eta gizartearen premiak" aintzat hartuta antolatu dituzte saioak.

2013ko otsailaren 28a
16:39
Entzun

UEU Udako Euskal Unibertsitateak udaberri honetarako hamar ikastaro antolatu ditu, hiru informatikaren esparrukoak, sei gizarte arlokoak, eta beste bat osasunekoa.

"Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa" ardatz hartuta antolatu dituzte saioak, Ane Sarasua eta Mari Karmen Menika UEUko kideen esanetan.

UEUk esfortzu handia egin du murrizketen eraginez, haien esanetan, eta erantsi dute espero dutela "inoiz baino jende gehiagok" izena ematea.

Ikastaroei buruzko informazioa eta izena emateko aukera webgunean jarri du UEUk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.