EAEko aurrekontuak

Ingurumen Sailak hamar eurotik zazpi bideratuko ditu burdinbideetara

Oregiren sailak 668,3 milioi euro kudeatuko ditu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren arabera, aurten baino %2,3 gehiago.

Berria
2014ko azaroaren 10a
09:35
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 480 milioi euro bideratuko ditu trenbide azpiegituretara: AHTa, trenbide sare propioa, tranbiak eta metroak. Horien artean diru sail handiena AHTarena da; 350,5 milioi euro izango ditu, sailaren aurrekontuaren %52,4. Dena den, Ana Oregi Ingurumen sailburuak gogorarazi du diru sail hori Espainiako Gobernuak ordainduko dituela Kupoaren bidez.

Oregik gogorarazi du aurrekontuak azken urteetako ildoak mantentzen dituela. Aurrekontuaren hazkundea, funtsean, bi programetan eragin du: Uraren Plangintza eta Administrazioaren aurrekontua 5,8 milioi euro hazi da, eta Trenbideko Garraioaren Azpiegitura eta Kudeaketa 8,2 milioi euro.

Ingurumen Sailaren 2015eko aurrekontu egitasmoa zenbait ekintza proposatu ditu zenbait ibaien ingurumena babeste aldera: Urumea, Ibaizabal, Gasteizko ibaiak, Gobelas eta Busturialdeko ibaietan. Lan horien ingurumenaren babesera 62,5 milioi euro bideratuko dituela jakinarazi du Oregik.

Oregik gaur aurkeztu du aurrekontu egitasmoa Eusko Legebiltzarrean. Bertan, legebiltzar taldeek kritikatu diote sailaren aurrekontu egitasmoak ez duela diruz babesten erakusten dituen asmo onak. Hala, aurrekontuaren argudio idatzietan asmo onak agertu arren, alor ekonomikoan sailaren garrantzia ahulduz joan dela leporatu diote EH Bilduk eta PSE-EEk Oregiri.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.