INGURUMENA. Agrozumos enpresaren handitzearen aurka azaldu da Gurelur taldea

Erredakzioa
2004ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Lekunberrin (Nafarroa) aritzen den Agrozumos enpresaren jardueren handitzearen aurkako alegazioak aurkeztu ditu Gurelur talde ekologistak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan. Gurelurren iritziz, Agrozumosen jardueren handitzeak «jasanezin» bilakatuko lituzke jada Larraun ibaiak jasaten dituen erasoak.

Gurelurrek dio Agrozumos enpresa Lekunberriko industrialdean egotea «sen onaren kontrakoa» dela. «Agrozumosek ur kantitate handia behar du lan egiteko, baina inguruan ez dute hainbertze. Eta, gainera, ibaiak ezin ditu enpresak sortzen dituen ur zikinak hartu. Nahiz eta araztegitik pasatu, ura ez da lehengoratzen, ibaiak emari eskasa baitu». Enpresaren jardueragatik, arrainak hil dira hainbatetan inguru horretan, Gurelurrek salatu duenez. Agrozumosek eskatu du 2008. urterako 240 metro kubotik 767ra pasatzea bere lan bolumena. Gurelurrek uste du eskaera hori «erabat onartezina» dela.Bertze alde aldetik, Nafarroako Gobernuak atzo adierazi zuen arrainak hilik aurkitu dituztela Arga ibaian, Etxauri herritik gertu. Astelehen arratsaldeko ekaitza zela-eta, estoldetako ur zikinak zuzenean ibaira joan ziren; oxigenoa gutxitu egin zen, amonioa handitu eta horrek eragin zuen arrainak akabatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.