Ingurumenari lehentasuna emateko eskatu du Greenpeacek

Erakunde ekologistak azaldu du hauteskundeetara aurkeztuko diren indar politikoekin biltzeko asmoa duela.

Besteak beste, Zubietako errauste plantaren proiektua baztertzeko eskatu du Greenpeacek. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 16a
18:30
Entzun

Elkarrekin Podemos, PSE-EE, Ciudadanos eta PACMArekin batzarrak lotuta ditu Greenpeacek, eta gainontzekoekin hitzorduak datozen egunetan zehaztea espero du. Erakunde ekologistak energiaren, nekazaritzaren, arrantza iraunkorraren, hondakinen kudeaketaren, garraioaren eta mugikortasunaren alorreko proposamenak jasotzen dituen txosten bat emango die alderdiei.

Hurrengo legealdian Eusko Legebiltzarrak fracking-aren nahiz "Garoñako zentral nuklearra zabaltzeko saioen" aurrean posizio "irmoa" izatea nahi du Greenpeacek. Hondakinen kudeaketan, berriz, kudeaketa hori "hobetzera" deitu ditu alderdiak, Zabalgarbiko plantan errausteko aukera oro baztertuz eta Gipuzkoako Zubietako erraustegiaren proiektua behin betiko alboratuz".

Gainera, Greenpeacek proposatu du transgenikoen kontrako posizionamendua eta hondakinak atez ate biltzeko sistema "mantendu edo berreskuratzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.