'Herriko tabernen' auzia

Inhabilitazio zigorra zehaztu diete 35/02 sumarioan zigortuei

Gorenak ebatzi du ezingo dutela hauteskundeetara aurkeztu Joseba Permachek, Rufi Etxeberriak, Juan Kruz Aldasorok, Joseba Alvarezek, Karmelo Landak, Jon Gorrotxategik, Floren Aoizek eta Antton Morcillok.

Permach, Etxeberria, Landa, Alvarez eta Aldasororen inhabilitazioak zehaztu dituzte. EFE
Hodei Iruretagoiena
2015eko uztailaren 22a
14:38
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak, 101 herriko taberna konfiskatzeko erabakiarekin batera, hogei lagun zigortu zituen. "ETAren fronte insituzionala" osatzea egotzi zien horietako zortziri: Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori. Kartzela zigorraz gain, "kargu publikoetarako inhabilitazio berezia" ezarri zieten; urtebete eta hamar hilabetekoa lehenengo bostei, eta urte eta erdikoa gainerakoei.

Inhabilitazio zigorra zein kargutara zabalduko den zehazteko eskatu zioten Gorenari AVTk eta Dignidad y Justiciak, eta hori zehaztu dute gaur ateratako autoan: "Izaera politikokoak izango dira, hiritarrek hautatuak, maila lokalean, autonomikoa, estatuan eta nazioz gaindikoan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.